IPa Estrasburgon
E
up jendetzar hori! Zuetako gehienei zuzenean kontatuko dizuet Frantzitik aste hauetan egindakoa, eta oraindik kanpoan dena laster izango da berriro gurekin (!!). Beraz, ez dakit Badiolako Izkina birtual honetara etortzea zentzu handirik duenik (azpaldian ahaztutako webguneen hilerrian hanka t’erdi du, batzuen aldikako saiakerekin bizirik mantendu bada ere…)……bueno, guzti honekin zer?, ba gogoak nituela aspaldiko partez post bat idazteko, eta Badiolako Izkinari agur edo geroarte esateko. Eta Estrasburgoko aste pare hau baino aitzakia hobeagorik izango ez dudanez, hementxe han bizitako batzuk:
IP (jatorrian Intensive Programme, baina herriaren ekimenez Intensive Party bezala ber-batailatua izan dena) benetan aste intensoak izan dira. Antolatzaileak ongi asko arduratu dira ordutegia behar bezala betetzen: goizeko 9tatik atsaldeko 5ak arte seminarioak, lan taldeak, bisitak europako erakundeei, aurkezpenak… gehienak azpergarriak, baten bat probetzua ateratzeko modukoa… Baina noski, atsaldeko 5ak ailegatu eta 120 bat gazte, munduko txoko guztietakoak (Nepal, Finlandia, Irlanda, Tailandia, Estatu Batuak, Eslovenia, Errusia…Tayikistan benetako herrialde bat zenik inork ba al zekien?), denak 24 orduz elkarrekin, ostatu berean, eguraldi eguzkitsu eta beroarekin… noski, danak jai gogo izugarriekin eta ekintza programa alternatiboa antolatzeko prest: Estrasburgoko parke eleganteetan euro-botellon (joder zenbat garagardo edan dezakeen alemaniar batek, ez da topikoa benetan), futbol partiduren bat, parrandak hiriko garitoetan… eta hurrengo goizean 8etan danak berriro hitzaldietara. Lehenengo lauhilekoko lagunekin berriro elkartu, afari ofizial bat eta guzti (den denak elegante jantzita, gero “herriko jaietan” mozkor mozkor eginda amaitzeko)… jende oso desberdina elkartu gara, aserreak egon dira, barreak eta txantxak, gau bateko maitasun istorioak, aste betekoak, 20 orduz atxiloturik egon diren bi neska,… mila istoriotxo txiki istorio irreal handi bat osatzeko.
Eta puf! Bat batean amaitu, agurrak eta elkarri bisitatzeko promesak, eta dena desagertu da.
Intensive benetan.

Ondo dago jakitea mozkortuta zeundetela baina bueno, hori bagenekien. Pitikiak? AAAAAAaayyyyyyy!!!!!! Bueno, ni gutxienez
), giro ederra ( ehun baino gehiago joan ginen), 
